KREATRIBÜ
KREATRIBÜ euskal artisten sarea da eta gure helburua munduko beste leku batzuetako artistekin lankidetzak garatzea da, eta baita Euskal kultura- eta arte-tradizioei buruzko ezagutza zabaltzea ere. Gure perspektibak kanporantz eta barrualderantz begiratzen du: kanporantz, euskal artea nazioartera eramateko, eta barrualderantz, gazteenen artean sorkuntza artistikoa elikatu eta sustatzeko. Gure abiapuntua tradizioa eta hura zaindu eta aberastea da, eta aldi berean euskal artearen berezitasuna mundura ekarri nahi dugu.
KREATRIBÜ erakundeak gazteentzako hezkuntza-programak antolatzen ditu, nazioarteko erakundeekin harremanak garatzen ditu lankidetza-proiektuak gauzatzeko, euskal tradizio zaharrei buruzko narrazio berriak sortzen ditu eta jasangarria eta ingurumenarekin konpromisua daukan artea sortzen du.
KREATRIBÜ erakundeak euskal artea mundura eraman nahi du, eta mundua Euskal Herrira ekarri artearen bidez. Helburu horrekin, artista-egoitza bat eta arteen jaialdi bat sortu nahi ditugu Bermeon, gure egoitza dagoen lekuan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Asmoa “arts incubator” espazio bat sortzea da, Km0-ko arte- eta eskulangintza-denda batekin Kreatribu eta kolaboratzaileen piezak salgai jartzeko.