LITERATURA SORMEN TAILERRAK
EDUKIA
Literatura: klasikoa edo esperimentala? Forma da garrantzitsuena, ala edukia? Zerk gidatzen du ipuin baten erritmoa? Nola idazten da poema bat? Nola ezartzen da trama? Ze ezaugarri dira inportanteenak pertsonaia bat lantzeko momentuan? Nola lortzen da hizketa natural bat idaztea? Zeintzuk dira oraindik ere idatzi barik dauden istorioak?
Idazkera tailer hauetan bakoitzaren barruan dauden istorioak ateratzera ausartuko gara, sormen literarioaren teknikak ikasiz.
Klase bakoitzean existitzen den istorio bat izango dugu abiapuntu. Istorio hori (ipuin bat izan dezake, edo poema bat, edo ahozko literaturan existitzen den mito bat) aztertuko dugu, bertan erabiltzen diren teknikak aztertuz. Gero, istorio hori geureganatuko dugu klasean eta bakoitzak nahi duen teknika literarioa erabiliz bere pieza literarioa sortuko du.
Klasean erabiliko ditugun literatura adibideak bai literatura unibertsaletik eta bai euskal literaturatik aterako dira. Euskal mitologia, kondairak, baladak eta bertsolaritza ere izango dugu inspirazio-iturri.
Kurtso amaieran liburuxka bat argitaratuko dugu gure pieza hobeekin.
Antolatzailea: Kreatribü
Baldintzak:
- Ikasle kopurua 15 gehienez
- Adinak: 13 - 25 urte bitartekoentzat. ( Salbuespenak barne)
- Asteazkenak 17:00 - 19:00 (34 ordu)
- 50€ hilabetero
- Bazkide-ikasle ereduan sartu.
horretarako elkarteko kide egin behar da.
- Martxoaren 8tik ekainaren 28ra
Arduraduna: Amaia Gabantxo Uriagereka
Idazlea, literatur itzultzailea eta abeslaria.