top of page
Logo_Kreatribu (2).png
Cilculo.png

Guri buruz

KREATRIBÜ euskal artisten sarea da eta gure helburua munduko beste leku batzuetako artistekin lankidetzak garatzea da. 

HEZKUNTZA MOTA

Hezkuntza tradizionala testuliburuen edukia buruz ikastean oinarritzen zen. Hezkuntza-eredu hau ez da eraginkorra izan umeak etorkizun pertsonalean eta profesionalean aurre egin beharko dieten egoerei arrakastaz aurre egiteko prestatzean.

IMG_3603.JPEG

LinkedIn-ek ere bere “Global TalentTrends, 2019” azterlanean baieztatzen du: “las competencias siempre han sido importantes, pero hoy se están convirtiendo en vitales. Un determinado lenguaje de programación puede pasar de moda, pero la creatividad, la adaptabilidad y el trabajo en equipo siempre serán valiosos”.

FORMAKUNTZA

Marrazketa digitala 3D | Nomad & Procreate

Ikastaro honetan zure iPadean 3Dan kontzeptu bat diseinatzen eta modelatzen ikasiko duzu eta  Nomad eta  Procreat bateratuta ilustrazio errealista bihurtzen.

 

Ausazko formetatik abiatuta, sinestezina den zerbait sortuko duzu eta xehetasunak gehituko dituzu emaitza bakar eta oso pertsonala lortu arte.

Ilustración_sin_tít2ulo.png

Musika ekoizpena

Ikasi zure musika nahasten, ekoizpenaren prozesuezberdinak ezagutuz. Abesti baten sorkuntza, prozesu oso nahasgarria izan daiteke askotan.

Musika ekoizle batentzat, abeslariak nahi duena ulertzea, prozesu oso abstraktu eta foma gabea izaten da eta ordenagailuak ematen dizkigun tresnak ezagutzea ezinbestekoa da.

PreSonus_Studio_One_4-5.webp

Literatura sormen tailerra

Klase bakoitzean existitzen den istorio bat izango dugu abiapuntu. Istorio hori (ipuin bat izan dezake, edo poema bat, edo ahozko literaturan existitzen den mito bat) aztertuko dugu, bertan erabiltzen diren teknikak aztertuz.

 

Gero, istorio hori geureganatuko dugu klasean eta bakoitzak nahi duen teknika literarioa erabiliz bere pieza literarioa sortuko du.

Literatura sormena.jpg